Elikaduran berreziketa

Gure eskutik zuretzat zein osagai diren onuragarriak ikasiko duzu eta zergatik. Produktuen etiketatzea ulertzera erakutsiko dizugu, eta errezeta goxo eta sinpleekin asteko menuen plangintza osatuko dugu. Gure helburua beti ere, elikadurarekin duzun harremana atsegina izatea da. 

Analisi klinikoen hobekuntza

Hipertentsio arteriala, kolesterol maila altua, triglizeridoak, glukosa odolean, azido urikoa, gibel koipetsua, koipe korporala… Elikadura osasungarri baterako bidean lagunduko zaitugu, eta zure neurrirako plana egingo dugu parametro oker horiek hobetzeko. 

Etxeko plangintza

Baliabideak nola optimizatu, erosketak modu kontzientean egin, produktuen etiketatzea ulertu eta interpretatu eta nola ez, plater berri sinpleak prestatzen ikasi osagai berri eta osasuntsuak erabiliaz. Hauek izango dira besteen artean zure familiak elikadurarekiko duen harremana naturalki zuzendu eta hobetzeko pausuak. 

Pisua galtzea

Pisua galtzea ez du zergatik debekatze eta murrizketaren sinonimo izan behar. Gure ikuspuntua jan ditzazkezun elikagai eta errezetetan zentratzen da, horretarako erreminta sinpleak emango dizkizugu eta zure helburua lor dezazun neurrirako plana osatuko dugu. 

Elikadura
familian

Denbora falta, eguneroko azeleratua. Faktore guzti hauek askotan, familia arloan elikadurari merezi duen atentzioa eskaintzea eragozten digu. Gurekin baliabide azkar eta sinpleak, errezeta berri eta osasuntsuak eta asteko menuak planifikatzen ikasiko duzu, besteen artean, zure familiaren ongizatea areagotuz. 

Kirol
nutrizioa

Kirol errendimendua hobetzeko asmoa baduzu pisua galdu edo muskulu masa handitzea izan daitezke zure beharren artean.  Elikadura funtsezkoa da helburu hauek lortzeko: gurekin zer, nola eta noiz jan ikasiko duzu naturalki egoera fisiko optimora irits zaitezen. 

Alergia eta
intolerantziak

Alergia edo intolerantzia bat diagnostikatu badizute ziuraski erabat galduta egongo zara. Eskuran zer jan eta zein elikagai saihestu behar dituzun erakutsiko dizugu, zentzu honetako erabakiak ziurtasunez har ditzazun. Orain arte izan duzun beldurra eta jasandako ondoeza (puztutasuna, digestio txarrak) atzean geratuko dira betiko.

Gure zerbitzu guztiak online ere eskaintzen ditugu